HIRU GUTUN IRUÑETIK

HIRU GUTUN IRUÑETIK

Editorial:
Pamiela editorial
EAN:
9788476817209
Año de edición:
Materia
LITERATURA
ISBN:
978-84-7681-720-9
Páginas:
144
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
150
Alto:
215
Disponibilidad:
No disponible
Colección:
19

1939ko uztailaren 25ean, aurrena Irati treneko merkantzia bagoietan Irunberriraino eta kamioietan gero, ehundaka preso eraman zituzten Iruñetik Erronkari ibarraren izen bereko herrira. Txerrien pare metatuak, herritarrek zer ganadu mota ote zekarten galdegin zioten elkarri, edota igitariak, txerpolariak edo ijitoak ote ziren. Baina luze gabe fusildunen oihuetara lerrokaturik ikusi zituztenean, gizonilo haiek presoak zirela pentsatu zuten.
 
 Muga piriniarreko babesarako lanak egitera omen zetorren Langileen 127. Bataloi hura, eta Zaraitzu eta Erronkari ibarren arteko errepidea  izango zuten lantegi, hala nola beste hainbat beharginek Lesaka eta Oiartzun, edota Eugi eta Irurita lotzen jardun beharko zuten. Alabaina, Langileen 127. Bataloiko 1. eta 2. konpainiak Bidankozera bidali zituzten urte hartako urrian, eta Igarira 3. eta 4. konpainiak,  abenduan. NODOaren hitzak ziren: «Aberriaren Lana, Ogia eta Zuzenbidearekin, presoak astiro-astiro ari dira berreraikitzen beraiek  lehenago dinamitaz suntsitutakoa».
 
 Zarpazikin, oin nekatuak herrestan eta automaten pare, gatibuak goizean goizetik turuta hotsera ibiltzen ziren: lerrokatu, zenbaketa amaigabeak egin eta, batik bat, pikotxa, pala, esku orga eta saskiekin, leher gaizto egin arte, errepidea zabaltzen...

Otros libros del autor en Libreria Porta Da Vila

  • EZTIA ETA OZPINA
    Titulo del libro
    EZTIA ETA OZPINA
    Zubizarreta, Patxi
    Alberdania
    No disponible
  • Munduketariak
    Titulo del libro
    Munduketariak
    Nº 70
    Zubizarreta, Patxi
    Erein euskera
    Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu os...
    No disponible
  • O pastel dos venres
    Titulo del libro
    O pastel dos venres
    Zubizarreta, Patxi
    Galaxia
    No disponible
  • Furia
    Titulo del libro
    Furia
    Zubizarreta, Patxi
    Del pirata, edicions
    El pare del Carles és genet i corre en el Grand Nacional. Sa mare está  preocupada perqué ha descobert que e...
    No disponible
  • De hiel y de miel
    Titulo del libro
    De hiel y de miel
    Zubizarreta, Patxi
    Alberdania
      Nos hallamos en Marruecos, en la década de los 90. Selim, como muchos otros jóvenes magreb...
    No disponible

Materia en Libreria Porta Da Vila

Pamiela editorial en Libreria Porta Da Vila