Mamuki

Mamuki

Editorial:
Pamiela editorial
EAN:
9788491723936
Año de edición:
Materia
LITERATURA INFANTIL: DE 0 A 12 A?OS
ISBN:
978-84-9172-393-6
Páginas:
44
Encuadernación:
TAPA DURA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
210
Alto:
250
Disponibilidad:
DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)
Colección:
SIN COLECCION

15,00 €

IVA incluido
Comprar

Beldurrari buruzko album umoretsua dugu Mamuki. Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen: banpiroa, zonbia… edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik… Etxeko agertoki minimalistan txakur jolastia ere saiatuko da Mamuki sendatzen, baina orduak joan, orduak etorri, munstroak joan, munstroak etorri, ez da konponbiderik inondik ere agertuko. Edo bai… Apaindura gutxiko etxean osagai bakoitzak sinbolismo handia erakusten du, erlojuak eta ilargiak batik bat, txakurrarekin batera betiere. Baina istorio-misterioa arras aldatuko da, erlojuak argi adierazi bezala, bi orduren buruan munstroek eta piztiek elkar hartzen dutenean… Narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta  errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa eginen zaie; barrea eraginen du ustez beldurra nagusi den kontakizunean. Testua, finean, beldurrari buruzko gogoeta jostagarria bilakatuko da, gertukoa eta goxoa. Bitxia da, baina erritmoa eta errima horiexek ere dira ilustrazioen ezaugarriak, benetan dira samurrak eta maitagarriak, dibertigarriak eta ganberroak. Horregatik da bikaina Mamuki albuma, testuaren eta ilustrazioaren arteko uztarketa aparta delako, biek ere soilak eta sotilak diruditen arren. Irakurlearengan irribarrea eta konplizitatea pizten dute, eta orrialdeetan atzera egiteko gogoa, lehen begiratuan ikusi ez ditugun xehetasunak bilatzeko, ludikotasuna eta adiskidetasuna aldarrikatzeko.

Materia en Libreria Porta Da Vila

Pamiela editorial en Libreria Porta Da Vila

  • El ayuntamiento de pamplona durante la transicion
    Titulo del libro
    El ayuntamiento de pamplona durante la transicion
    AA.VV
    Pamiela editorial
    «Este libro trata de la historia reciente de uno de los períodos más curiosos vividos en el Ayuntamiento de ...
    No disponible
  • Moriremos nosotros también
    Titulo del libro
    Moriremos nosotros también
    Nº 40
    SÁNCHEZ-OSTIZ, MIGUEL
    Pamiela editorial
    Murieron nuestros padres o abuelos o hermanos y esta? claro que moriremos nosotros tambie?n, cada cual de lo su...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días..)

    20,00 €

  • IDEIA ETA BALIOEN BESTELAKO HISTORIA LABURRA
    Titulo del libro
    IDEIA ETA BALIOEN BESTELAKO HISTORIA LABURRA
    HARTSUAGA, JUAN IGNAZIO
    Pamiela editorial
    Antropologiak eta Mitologiak, Historia iristen ez den aspaldiko garaiei buruzko argibide interesgarriak gordetz...
    No disponible
  • Orhipean
    Titulo del libro
    Orhipean
    Etxegoien, Juan Carlos -Xamar-
    Pamiela editorial
    Lehenengo edizioei buruz prentsan agertutako kritiken zatiak: «Orhipean edertzat jo ahal izateko arrazoi asko ...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    29,00 €

  • ZALDI BELTZAK ZERUAN
    Titulo del libro
    ZALDI BELTZAK ZERUAN
    PEILLEN, TXOMIN
    Pamiela editorial
    No disponible